XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer?.

Tom ez ekartzeko.

Eta zuk ez baduzu asko irabazten, bururatu zait....

Bonoak saltzen dituzu, ezta, gazte?.

Saiatu behintzat.

Bada, hau interesatuko zaizu.

Ez dizu denbora asko kenduko eta mauka ederra izan daiteke.

Aldez edo moldez afera erdi isilpekoa edo, da.

Orain pentsatzen jarrita uste dut bestelako zirkunstantzia batzuetan hura nere bizitzako une erabakiorretako bat izango zela.

Baina eskaintza zakar samar hura eginkizun zegoen zerbitzu baten truke zela bistakoa zenez, ez nuen hantxe marra jartzea beste aukerarik.

Lana buruz gainetik daukat, esan nion.

Benetan istimatzen dizut baina ezin dut beste lanik hartu.

Ez zenuke Wolfsheimekin harremanetan ibili beharrik izango.

Bistakoa zen bazkaltzerakoan aipatu finantz harremanak atzeratzen ninduela pentsatzen zuela, baina oker zebilela ziurtatu nion.

Beste piska batean zain geratu zen, nik beste zerbait esango nuelakoan, baina ni hizketan jarraitzeko baino hausnarketarako hobea nengoen, eta hala, gogoz kontra baina etxera joan zen.

Arratsak buruarin eta alai jarri ninduen.

Nere etxeko sarrerako atetik sartu orduko seko lo geratu nintzela uste dut.

Beraz, ez dakit Gatsby Coney Islandera joan zen, edo zenbat ordu eman zituen bere etxea handikiro argitua zegoen bitartean gelei begiradak botatzen.

Daisyri dei egin nion telefonoz hurrengo goizean bulegotik eta tea hartzera gonbidatu nuen.

Tom ez ekarri abisatu nion.